5 urtetatik 12 urte bitarteko taldea.
Bertan kenpo-kairen oinarrizko lana egiten da.
- Norberaren gorputzaren ezaguera landu ariketa ezberdinen bidez, motrizitate fina garatzen.
- Kenpo-kairen mugimendu basikoak ikasi, kata-k ikastearen aurreko pausua.
- Borroka kirolan sartze mailakatua, jolas ezberdinak erabiltzen, gorputzeko babesak erabiliaz (eskularruak, kaskoa, bular-oskola,…)
12 urtetik gorako taldea.
Kenpo-kaiko programan murgiltze sakona. Bertan gure arte martzialean ikas daitezken teknika ezberdinak ikusten ditugu:
- Kata-k (esku hutsik)
- Arma tradizionalak (makil ezberdinak, soka, lantza, japoniar ezpata,…)
- Defentsa pertsonala
- Borroka (babesekin)
- Egur eta harri puskatzeak
- Arnasketa ariketak
- Bizi-puntuak
- …
Honetaz gain, nahi duenak txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dauka, Kenpo-kai erakundekoetan edota kenpo federaziokoetan. Baita ere urtero antolatzen diren teknifikazio-ikastaro aurreratuetan.
KENPO-KAI praktikatzen lor ditzakegun
10 onura
- Diziplina
- Autoestimua
- Errespetua
- Kontzentrazioa
- Indar fisikoa
- Koordinazioa
- Emozio-kontrola
- Talde-lana
- Kultur ikaskuntza
- Jostaketa